Jupiter Jon Bidasoaldea

Punk futurista

Caligula izenarekin 2006an elkartu ginen Baxi (Bukaera eta Akauzazte), Nerea, eta Aida (Lisabö). Horrela, 2008an Moskuko lokalean (Irun) hiru kantuko lehenengo maketa grabatu genuen: Mazedonian, Lady Chatterley eta Lurrazpiko 303. Aparkalekua.

Geroxeago, eta Sandra baxu jotzailearekin, Tolosako euskara elkarteak argitaratutako Martxaundi 5 izeneko bilduman, 400 edo 500 gau estudioko lehengo kanta sartu genuen.

Chiquita y Chatarra eta Atom Rhumba bezalako taldeekin, batzuk aipatzearren, zuzenekoak egin eta gero, edota Gernikako Kafea eta Galletak ekitaldian parte hartu ondoren, Joxe (Mar de Cristal) baxu jotzailea sartu zen 2009an. Gabon Caligula izenarekin, Txinaurriak - Mikel Laboari ikasitako kantak (Bidehuts) diskoan Kirru abestia moldatu genuen.

2011ko udaran, eta Jupiter Jon izen berriarekin, Tolosako Bonberenea estudioan sartu ginen Pleistozeneko astelehenak (Bidehuts) lana grabatzeko Karlos Osinaga teknikariaren laguntzarekin. Diskoa LP eta CD formatuetan argitaratu da eta kontzertu ugari ere eman ditugu Euskal Herrian zehar.

Jupiter Jonen musika, hostotsua dela, oihaneko tam-tam-en, punk futuristaren, balkanetako bluesaren eta riff txinatarren kutsua duela, edota Turkiar pizzeria baterako soinu egokia izan daitekeela aipatu dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

 

Baxi Ubeda: gitarra eta ahotsa

Nerea Garrido: gitarra eta sintetizadorea

Joxe Caballero: baxua

Aida Torres: bateria eta ahotsa

HARREMANAK