Joseba B. Lenoir Bera - Gasteiz

Rock

Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetan buru-belarri aritzeaz gain, bertze hainbat proiektutan ere parte hartzen dut, hala nola, Izaki Gardenak, Max Gamuza, eta Oskar Benas y los Vampiros del Ritmo.

Beran jaio banintzen ere, Gasteiz bihurtu da nire bigarren etxea, bertan urte dexente bizitzen eman ondotik. Halere, 2011n Bartzelonara mugitu nintzenetik gitarrarekin alde batetik bertzera ibiltzeari ezin izan diot utzi.

Aipatutako taldeek libre uzten nauten tarteetan kantu instrumentalak jotzen ditut, kantu horietako batzuk 2012ko otsailean Instroak Vol.1 lanean bildu nituen, eta dagoeneko prest dut bigarren lana, 2013an ikusiko du argia azken horrek.