Naica Hondarribi

pop-rock

Naica bi izan ziren, Hudson eta East River ibaien inguruan ibilbidea hasi zutenean. Handik gutxira, Bidasoa ibaiaren ertz atseginetara itzultzerakoan, senar-emazte, bi anaia, mediku bat eta mutil altu bizardun bat izatera pasa dira: denera sei batu arren, bost dira benetan. Hastapenetik gaur arte nabarmen aldatu da beraien musika. Hasieran, bikote akustikorako sortu ziren kantu zahar horiek, berriz interpretatu, eta berri gisa ageri dira orain, formatu elektroakustiko klasikoan —bateria, baxua, gitarra eta pianoa—. Naica paisaia eta sonoritate ezberdinetan zehar pasieran dabil, toki atseginetan zehar igaroz, eta ez hain atseginetara ere hurbilduz. Naicak bere modua bilatu nahi du, bere ahots propioa erakutsi, barrutik irteten zaion moduan, era erosoan. Estilo finkoetatik eta autore famatuen babesetik ihesi, ziurrenik, zerbaiten antza izango du, baina niri ez dagokit hori esatea, eta, egia esan, ez zait axola ere. Naicari —kontatu didatelako dakit hau— mugimenduan doan aire hori hitzetan deskribatzea kosta egiten zaio. Herbert Redi.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Mikel Azkona

Naia Mandaluniz

David Martinez

Carlos Noain

Santi Noain

HARREMANAK