Lisabö Irun

rock

Lisabö taldea 1998-an sortu zen Irunen laukote bat bezala, nahiz eta hirukote, bostkote eta azken aldian zuzenean seikote moduan ageri. Formazio aldetik bitxikeri nagusiena bi bateria izatea da, eta azkenego biran ohiko talde bat bikoiztuta balego bezala ari dira, bi bateria, bi baxu eta bi gitarra. Bere musika Post-rock edo Post-hardcore barrenean sartu genezake nahiz eta bere musika sailkatzea erraza ez den.

1999 bere lehenengo maketa atera zuten, ostean Esan Ozenkik fitxatu eta Ezarian diskoa kaleratu zuten 2000. urtean. Gero Acuarela zigiluarekin kolaborazio puntual bat egiteko aukera izan zuten eta Egun bat nonahi Ep-a kaleratu zuten. 2005. urtean Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak atera zuten Metak disketxearekin, Esan Ozenkiren testigua jarraitzen zuena. Metak bere lana utzi zuenean Lisabö eta beste talde batzuen artean Bide-Huts plataforma sortu zuten beraien diskak ateratzeko, eta 2007-an Ezlekuak diska kaleratu zuten, eta 2011-an orain arte beraien azken lana den Animalia lotsatuen putzua.

Zuzeneko ugari eman dituzte urte hauetan bai Euskadin, Espanian eta Europan ere, bere musika ulertzeko modua azalduz.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Karlos Osinaga: gitarra eta ahotsa
Javi Manterola: gitarra eta ahotsa
Iban Zabalegi: bateria
Eneko Aranzasti: bateria
Xabi Zabala: baxua

HARREMANAK