ERO Bizkaia

Rock

ERO gara, lau lagunen artean sortutako rock talde bizkaitarra. Gutako bakoitza talde ezberdinetan aritzen edota aritu gara, baina elkarrekin zerbait egiten dugun lehen aldia da, eta prozesu osoa benetan dibertigarria egin zaigula onartu beharra dago! Hasiera batean denbora pasarako proiektua besterik ez zen izan, elkarrekin zerbait egiteko aitzakia, garai horretan Julenek (Trust, Pog Mo Thon) bateria jotzen zuen eta Ibaiek (Noizean Behin) eta Julenek (Do Not Disturb, Biok) gitarra.

Denborarekin, denbora falta zela eta, Ibaiek taldea utzi behar izan zuen. Baina laster taldea osotuko zituzten sarrera berriak izan ziren: Asier (Springfield) baxulari eta Eneko (Ihezik, Muted, The Hammins) ahotsetan. Horri esker, proiektuak indarra eta seriotasuna hartu zituen eta 2011 - 2012 urteetan kontzertuak jotzen eta gure lehen diskoko abestiak prestatzen ibili gara topera.

Duela gutxi, Xanperen (Pi LT, Gu Ta Gutarrak, Ratzinger) Koba estudioetan gure lehen diskoa grabatu dugu, Airean Mugak izenpean. Rock gogorra eta melodia uztartzen dituzten euskarazko 12 abesti dituen diskoa. Argi dago ez dugula ezer asmatu, baina dena den hori ez da gure helburua izan.

Kasu honetan ez dugu diskoetxeekin zoratzeko gogorik izan, eta ahalik eta modu zuzenean gure musika zabaltzeko erabakia hartu dugu. Horregatik 2012ko abendutik aurrera gure lehen diskoa doan deskargatzeko aukera dago sarean.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Julen: Bateria

Julen: Gitarra

Asier: Baxua

Eneko: Ahotsa

HARREMANAK