Fetitxe Arrigorriaga

Rock

Fetitxe rock taldea aspaldiko proiektua bada ere, oraingo formazioa 2012ko urte hasieran osatu zen Ekainen sarrerarekin. Ordura arte aldaketa ezberdinak izan genituen taldean, batez ere, ahotsetan eta baxuan. Hasieratik izan ginen Aitzek, Ibaik eta Jonek, gehi Ekainek osatzen dugu gaur egun taldea.

2012 urte oparoa izan zen taldearentzat, hainbeste itxaroten genuen lehengo zuzenekoa eman baikenuen ekainaren bukaeran Arkotxako jaietan. Geroztik, urte bukaera arte dozena erdi kontzertu eman ditugu.

Azaroan Arrigorriagako Doinu berriak hizkuntza zaharrean lehenengo lehiaketaren irabazle suertatu ginen. Neguan gure estreinako lana grabatu genuen. Ion Arenas teknikariaren laguntzaz Arrigorriagako Klap! Estudioan. 1983 deituriko lana 2013ko martxoan kaleratu dugu, 5 kantuetako EPa. Martxoan, Basauriko Rockein lehiaketa talde lokaleko finalera heldu ginen. Hemendik aurrera kontzertuak ematea eta  EPa aurkeztea da gure nahia.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ekain Bilbao: baxua

Ibai Aranguren: ahotsa, gitarra

Aitz Gabiria: ahots nagusia, gitarra

Jon Ibarra:  bateria

HARREMANAK