Jokin Goenaga

Jokin Goenaga txikitarik jotzen du soinua eta orain dela urte batzuk goi-mailako irakasle titulua lortu zuen instrumentu horrekin.

2001. urtean Jokin Goenagaren eskuetara erritmo kaxa bat iristen da. Teklatu bat eransten dio eta doinuak sortzen hasten da. Teklatuarekin interpretaturiko abesti sortaz osaturiko maketa bat grabatzen du ondoren, hau da, lehendik grabatutako doinurik erabili gabe.
Jokinek erritmo kaxa erabiltzen du instrumentuen iturri gisa eta nahasketak egiteko.

Gaur egun berau erabiltzen du bere produkzioak sortzeko eta plazaratzeko. Soinuari laguntzeko asmoz pieza batzuk sortu ditu, estilo eta erritmo ezberdinetan, gero, pieza horiei base erritmikoa jarri dizkie erritmo kaxa bat programaturik.
Berak daukan proiektuak NAYQA deitzen da. Sekuentziadore bat erabiliz sortzen ditu doinu erritmiko horiek.

2002ko Gastemaniak lehiaketan parte hartu zuen eta aukeratua izan zen. Horren ondorioz, beraiek argitaraturiko disko batean nayqa 4 izeneko kanta bertan sartu zuten.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jokin Goenaga

HARREMANAK