Guajiroak Zubieta (Nafarroa)

Eusko-cuban

Hamar urte baino gehiago daramagu euskal kantuak kubatar doinuekin elkartuz. Tabernetan, herriko jaietan, euskara elkarteetan... Gure saioak freskotasunaz beterik daude, giro ezin hobea sortuz aldi bakoitzean. Bertsioak baino gehiago, per-bertsioak egiten ditugu, euskal kantagintzaren harribitxiak modu berri batean aurkeztuz; gure kantaldiak beti dira bereziak, une batzuetan hunkigarri eta besteetan irrigarri.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Txas: ahotsa eta klarinetea
Boti: txirulak, harmonikak, ukelele, alboka, mandolina.
Edorta: Ahotsa eta gitarra