Frantzeska Santurtzi ta Txoriherri

Punk

“Hauxe litzateke Banda batek zilegikotasunez jokatzeko bide bakarra, borondatezko prestaera inprobisaziorako, auto-heziketarako, sorkuntzarako. Banda baten kategoria musikala naturako soinu kategoriekin nahasten da, bizitzaz, jendez, perkusioz eta haizez dago osatuta. Hala gertatzen zen txipiroi arrantzaleez osaturiko Donibaneko La Constancia banda pasaiatarrarekin, Gipuzkoako zaharrenetakoa, olatuetan, beren lanbidea biziz, entsaiatzen zutenean. Musika-ekimen hau zen balio zuena (haizea eta uhinak nahastuz entsaiatzen zutena, sortzen zena), ez kioskora igotzen zuten hilaren seriotasun ergela.” Oteiza, J., Quosque Tandem…! Ensayo de interpretación estética del alma vasca. Fundación Museo Oteiza Fundazio Museoa, 2007. 289. or.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Bubu Frantzeska, David Frantzeska, Ander Ogt, Ane Endemaño, Jushepe Moshpit, Lander Rekakoetxea eta Iñigo Corcuera