Inun Zornotza-Bilbo

Pop musika

Inun zornotzarrak (Mikel Inunziaga, Zornotza, 1983) estreinako diskoa kaleratu du, Berreginez izenburupean. Tio Pete estudioetan grabatutako lanak pop estiloko hamaika kanta eskaintzen ditu.

Bakar bakarrik grabatu du diskoa Inun-ek, looperra, danbor elektronikoa eta oihartzun ezberdinak egiten dituen pedal bat erabiliz. Guzti horrek lanari balio erantsia ematen diola uste du euskara hutsean kantatzeko hautua egin duen musikariak.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Mikel - Ahotsa eta gitarra

HARREMANAK