Guda Dantza Uribe Kosta

Ska Rock

Dena 2012ko abuztuan hasi zen, Uribe Kostako 6
gazte kontzertu bat emateko batu zirenean. Dena
oso arin joan zen, 4 entsegutan Skalariak edo
Vendetta bezalako ska taldeen bertsio batzuk
prestatu zituzten. Hasiera batean kontzertu hori
emateko baino ez ziren batu, baina kontzertua
bukatzerakoan jotzen jarraituko zutela erabaki
zuten. Lokalean sartu ta jo ta su ibili ziren
zuzeneko potente bat prestatzen Berangoko lehen
talde leihaketa heldu zen arte. Lehiaketa horretan
garaile suertatu ziren, honek aurrera egiteko indar
asko eman zizkien. Momentu hortatik aurrera kanta
berriak sortzen eta kontzertuak ematen hasi ziren.
2014 urtean estudiora sartzeko momentu egokian
zeudela pentsatu zuten, baina traba batek bidea
eragozten zien: diruaren gabezia. Horregatik
Karena Crowdfunding plataformarekin batera
crowdfunding prozesu bat martxan jarri zuten.
Eskatzen zutenaren %138a lortu ondoren, abestiei
azken ikutuak eman zizkieten eta estudiora sartu
ziren haien lehen diska grabatzera.
Gaur egun “Lainoak eta Oskarbiak” izeneko diska
aurkezten dabiltza.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iker Maguregi: Bateria, perkusioa
eta koroak
- Jon Maguregi: Kitarra eta koruak
- Jon Basañez: Tronpeta
Xabi Torralba: Baxua
Alain Beraza: Ahotsa
Ander Basañez: Saxoa

HARREMANAK