Four Friends Bilbo

Four Friends 1999ko azaroan sortutako taldea da, Deustuko Mr. Jam Musika Zentrua haien abiapuntua delarik.

Egiten duten musikak hainbat alor jorratzen ditu. Swinga eta jazza nagusi badira ere, haien lanean beste estilo klasiko batzuetara irekiak daude; hots: bluesa, bossa, funka, rockabillya eta popa, guztiak bat eginez.

Four Friends-ek abesti propioak zein estandarren bertsioak egiten ditu. Urteotan, etengabe jardunean aritu dira hainbat grabaketa, emanaldi eta, Gaztelupeko Hotsakekin, Dzanga eta Bilbop diskoak eginez. Haien errepertorioak hirurogeita hamar abestitik gora ditu inprobisazioz josita garatzen dituztelarik. Ibilbide honetan ospe eta balio handiko artistak izan dituzte elkarlanean, benetan erakargarriak diren grabaketa eta emanaldiak eskainiz.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jorge Gomez: bateria
Iñaki Iraeta: gitarra
Eneka Albizu: gitarra
Fernando Iraeta: baxua