Kalte Usansolo

Duela hiru urte inguru, musika talde ezberdinetatik etorritako lau gazte Usansolotar elkartu egin ziren talde berri bat osotzeko asmoz. Berehala abestiak konposatzen hasi ziren eta taldea itxura hartzen hasi zen.

Lokalean hainbat hilabete eman ondoren zuzenekoa dastatzeko irrikak, Galdakaoko Gaztetxera eraman zituen, bertan jo zuten beraien lehen kontzertua (00-III-31). Horrela, denboraren igarotzearekin hainbat zuzeneko eman zituzten, baina laster ulertu zuten maketa baten beharra zutela beraien burua aurkezteko, une horretan bere lehen maketa prestatzeko lokalean sartu ziren. Lehen saiakera hau ezerezean gelditu zen, Kike Moraren (Urgabe, Beer Moosh, Kepa Junkera... taldeetako baxularia) Funky Factory estudioan sartu ondoren ulertu bait zuten ez zeudela behar beste prestatuta.

Experientzi honen ondoren taldeak enfoke berri bat hartu zuen, konposaketa berriak eginez eta jotzeko era ere aldatuz. Azkenean, lokalean hilabete asko eman ondoren, grabaketaren bigarren saiakerak bere fruituak eman zituen: hamar abestiko maketa, lau Euskerazkoak eta sei Gaztelaniazkoak.

Maketa grabatuta zutela, kontzertuak ematen hasi ziren baina laster konturatu ziren taldeak konpaktuago jo behar zuela, horregatik, Expo, momentu horretan ahotsa eta kitarraz arduratzetik, soilik abestera pasa zen eta Igor sartu zen kitarra jotzeko. Honen ondorioz taldeak konpaktuago jotzen du eta Expo ahotsa zentratu ahal izan da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jonatan: ahotsa
Igor: gitarra
Unai: gitarra
Isaak: bateria
Julen: baxua eta koroak

HARREMANAK