KAZAM! BILBO

FOLK-ROCK PROGRESIBOA

Lehendabiziko formazioa 2010. urtean sortu zen, eta taldekide desberdinen sartze eta irteeren ondoren, gaur egun ondorengo taldekideek osatzen dute: Beñat Aiartza (ahotsa, gitarra elektrikoa; Unai Abad (bateria), Jonatan Bilbao (baxua) eta Iñaki Aretxabaleta (biolina).

Kazam! musika talde bilbotarra da. Etiketatzen zaila, estilo eta erreferentzia anitzetatik aberasten da, beti ere berezko soinu eta estiloak bilatuz. Errepertorioa askotarikoa da: potentzia handiko rock abestiak,  folk ukituak dituzten doinu melodikoagoak, soinu eta erritmo tradizionalak eta bestelako abesti ilun edo progresiboagoak.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Beñat Aiartza: ahotsa, gitarra elektrikoa

Unai Abad: bateria

Jonatan Bilbao: baxua

Iñaki Aretxabaleta: biolina