Kloratita Zorrotza

Kloratita musika taldea 2003 urteko udazkenean sortu zen. Urte horretako uda partean, aspalditik elkar ezagutzen zuten bost lagun batu eta musika talde bat sortzeko ideiarekin ibili ziren.

 

2004 urteko urtarrilean eskaini zuten lehenengo kontzertua, Zorrotzan bertan, frontoi azpian, saio lokaletik 50 metrotara; gaur arte ia 100 kontzertu eman dituzte Euskal Herriko herri askotan.

Orain arte 2 lan dituzte kalean, Inoiz baino gehiago (2004ko abendua) lehenengoa eta Etikaz mintza gaitezen (2006ko abendua) bigarrena.

2004ko azaroaren 5etik 13ra bitartean, Deustuko Tala estudiotan sartu eta lehenengo diskoaren grabazioari ekin zioten. Inoiz baino gehiago izan zen diskoaren izenburua eta liburuxka batekin osatu zuten.

CD-liburuxkaz gain, hainbat ekimenetan parte hartu dute. 2004an, Gazte Sareak ateratako 2. Entseilu Lokala diskoan Gu geu izateko kanta sartu zuten. 2005ean, Leioako Kraska Gazte Konpartsak ateratako Gazte Eguna '05 diskoan Agur eta ohore abestia sartu zuten. Gazte Mugik ateratako diskoan Espetxetik abestia. Euskal Herriko 1go okupazio kongresurako diskoan Okupatu kanta. Jarrai-Haika-Segi auziko auzipetuek ateratako CD baterako Gazte eta Errebelde kanta berria grabatu zuten. Arrosadiako Gazte Asanbladak egindako Kriminalizazioari ez bilduman Makina Zikina kanta sartu zuten. Musikherria herri diskoetxeak ateratako aurkezpen bilduman Historia ez da bukatu kanta. 2006an, Ikasle Abertzaleak-ek ateratako Ikasle Eguna'06 bilduman Alienaziorako hitzak abestia. AHTren aurkako elkarlanak ateratako bilduman Ama lurra abestia ere sartu dute.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Alberto eta Ekaitz: ahotsak
Ekaitz: gitarra
Gaizka: baxua
Saul: bateria

HARREMANAK