Konter Algorta

rr

Taldea 1998ko neguan sortu zen Zart izenaz. Baina lehen kontzertua ematerakoan konturatu ziren beste talde bat bazegoela izen horrekin eta Konter jarri zuten.

Lehenengo taldekideak ez dira berdinak aldaketa batzuk izan dituztelako. Arkaitz bateria-joleari lana sortu zitzaion eta ezin izan zuen jarraitu. Bere postua Nikolak hartu zuen.

Hasieran euskal heavy-rocka hasi ziren egiten, baina pixkanaka-pixkanaka erritmo gogorragoak sartu zituzten eta ahotsa aldatu, musika gogorragoa eginez. Baina esan behar da oraindik ez dutela estiloa hartuta, eta ateratzen zaiena egiten dutela begiratu barik heavy edo rock edo ñu-metal edo zein estiloa den abesti bakoitza.

Kontzertu batzuk eman dituzte baina gehiago jotzea gustatuko litzaieke. Maketatxo bat grabatu dute lokalean 4 abestiz osatutakoa, pixka bat ezagutarazteko asmoz.

Musikherria argitaletxearekin Aro berria izeneko lan plazaratu dute 2006an.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Llona: gitarra eta ahotsak
Asier: gitarra eta ahotsak
Jagoba: baxua eta ahotsak
Nikola: bateria
Torro: ahotsa

HARREMANAK