Korumbá Orereta

rr

Korumbà taldea 2001. urtean sortu zen, baina 2005. urtean eman zion proiektuari orain duen izaera aldaketa batzuk jasan ostean. Nahiz eta taldekideak herri desberdinetakoak izan, Oreretan dute beraien entsegu tokia. Estiloa metalaren inguruan kokatu daiteke, baina mota zehatzik gabekoa.

Musikherria diskoetxearen partaide aktiboak dira. Durangoko aurkezpenean parte hartu zuten eta baita Gaztetxe Biran ere. Aipagarriak ere badira
2005eko udan Orereta eta inguruko beste herrietan eman zituzten kontzertuak (Lezo, Egia, Irun, Pasaia,...). 2006. urtea ere indartsu hasi zuten Iparraldean (Sara, Ziburu,...), Bizkaian (Larrabetzu, Lekeitio,...), Nafarroan (Aibar, Domeño,...) eta Gipuzkoan hainbat kontzertu emanez.

2006ko irailean 4 abesti grabatu zituzten, Musikherriaren 2. bilduman eta Mundurat-en bilduman abesti bana sartu zituztelarik. Orain duten helburua abesti gehiago grabatu eta beraien lehen diskoa autoekoiztea da.

Azken finean taldearen filosofia autogestioaren bidean kokatzen dute eta beraien helbururik nagusienak kontzertuetan kaña sartu eta ondo pasatzea eta pasaraztea dira. Gaztetxeetan, edozein tabernatan, kamioi batean, kalean edo uzten dieten edozein lekutan jotzeko ez dute inongo arazorik.
Kuriositatea baduzue hurbildu zaitez Korumbàren edozein kontzertura, ez zara damutuko.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Igor: bateria
Juan: baxua & koroak
Iker: gitarra
Xabi: gitarra & koroak
Julen: ahotsa

HARREMANAK