Kray Lasarte

Taldea 1999an osatu zen Lasarten, institutu garaiko lagun biren (Tommy eta Fer) arteko solasalditik, hainbat bandatan aritu ostean berriro saltatzea erabaki zutenak. Josean berehala batu zitzaien.

Hasierako taldea, bada, hirukotea izan zen: Tommy (ahotsa eta gitarra), Josean (baxua) eta Fer (bateria). Asko entsaiatu ondoren, hamaika baketa eta soka apurtu ondoren, ingelesezko sei kantako CDa grabatu zuten. CDa zuzeneko emanaldietan behar den moduan defenditzeko, beste taldekide bat hartu zuten. Une hartan Lean (gitarra jotzailea, ADN, Estuches) sartu zen.

Donostiako Pop-Rock lehiaketan parte hartu eta finalerdietara heldu ziren. Saldutako maketek eta jendearen bultzadak disko bat grabatzera animatu zuten. Carlos Creator lagun, Bilboko RockSutdios-en grabatu zuten, bada, lehenengo diskoa. Euren ustez, disko heterogeneo eta ausarta da, klitxeetatik urrun, sailkatzen zaila.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Tommy: ahotsa eta gitarra
Josean: baxua
Fer : bateria
Lean: gitarra