Kriston Bermeo

Gaur egungo Kriston-en hastapenak 1991an kokatzen dira. Lehen eraketa hura honako hau zen: Bitor Arrien (abeslaria), Egoitz Azaceta (gitarra), Arkaitz Ortuzar (gitarra), Borja Imatz (baxua) eta Aitor Zulueta (bateria). Baina oraindik taldeari izena jartzea falta zitzaien eta ia nahigabe sortu zen: Kriston Moroie. Gure asmo nagusiena ondo pasatzea zela argi islatzen zuela iruditu zitzaien eta hala gelditu zen.

Kriston Moroie-ren debuta 1992ko ekainean izan zen herriko Artza frontoian. Horren ondoren zenbait kontzertu jo zuten arren, helburu nagusia maketa bat grabatzea bilakatu zen. Gauzak ordea zaildu egin ziren, taldekideon lanak eta ikasketek guztiok elkarrekin batzea oso noizean behingo gauza bihurtu baitzuten.

Edonola, grabaketa 1994ko maiatzean heldu zen, Bilboko Rock Studios-en jabe zen Carlos Kreator-en eskutik. Maketa ia zuzenean grabaturiko 6 abestik osatzen zuten.

Aitzitik, aipaturiko zailtasunak ugaritu egin ziren eta urte pare bat gehiago jarraitzea posible izan zen arren, azkenean taldea bertan behera uztea erabaki zuten.
Denborak aurrera egiten du eta gauzak aldatu egiten dira. Modu berean, orduko partaideon egoera beste bat da orain. Elkarren artean hitz egiten ibili eta gero, berriro batzearen ideia sortu bezain azkar baiezkoa berehalakoa izan zen. Ezberdintasun birekin ordea. Alde batetik taldekide berriak: Aitor Zulueta (abeslaria), Egoitz Azaceta (gitarra), Arkaitz Ortuzar (gitarra), Unai Uriarte (baxua) eta Igor Figero (bateria). Eta bestetik izena: Kriston. Asmo nagusiena musikarekin eta jendaurrean jotzen gozatzea izaten jarraitzen du, hori bai, zentzu gehiagorekin.

Etapa honetako lehen kontzertua, batu eta urtebetegarrenera eman zuten, 2003ko udan. Abestiak askoz landuagoak ziren, freskotasuna gal ez dezaten saiatzen ziren. 2003-2004 urteetan zehar emandako kontzertuetan izan zuten babesa handia izan zen eta honek seriotasun handiagoz hartzera bultzatu zituen. Honen erakusgarri argiena 2004ko udan Bermeoko Bastarre Audio Records-en grabaturiko Mugak gaindituz CDa da. Xehetasunez beteriko abesti erakargarri eta indartsuak.

2005eko udan Mugak gaindituz diskoaren grabaketa aurrera eraman zuten. 2006an, berriz, Ni-Zu-Gu diskoa (Muxik records) argitaratu zuten.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Aitor Zulueta: abeslaria
Egoitz Azaceta: gitarra
Arkaitz Ortuzar: gitarra
Unai Uriarte: baxua
Igor Figero: bateria

HARREMANAK