Legez Kanpo Zorrotza

Taldekide batzuk batu ziren egun batean Erlantzen etxean (14-15 urte zutela) eta hasieran instrumentu gabeko grabaketak egiten hasi ziren.
Orduan bururatu zitzaien talde bat sortzea eta 0 -tik hasi ziren apurka-apurka. Hasieran, taldeak Gudariak izena hartu zuen eta ohikoa denez, ezer ere jakin barik punk-a egiteari ekin zioten.

Esperientzia hartuz joan dira eta trash-nu-metal antzeko musika jotzen dute. Jada 20 bat kontzertu eman dituzte hainbat lekutan, Sorgintxulon, Orduñako gazte lokalean, Sodupeko herriko tabernan, . . . eta maketa grabatzeari ekin diote, Ultrasoinuak izena duena, baina oraindik bukatu gabe dago.

Musik Herria proiektuaren barruan dago talde hau.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Imanol Lopez: gitarra
Arkaitz Bas: gitarra
Erlantz Ramos: bateria
Ander Alikante: baxua

Kristian Matabuena: ahotsa

HARREMANAK