Atasko Basauri

Dena 98an gertatu zen. Legeek, diruak edota zoriak abeslari, bateria jotzaile eta jotzeko lokalik gabe utzi zuten hartan gertatu zen dena. Berriz ere hasi behar, toki berria, talde berria, itxaropen berriak.

Txelu eta Pedro beste talde batzuetatik etorri ziren. Ataskoren etapa berriaren atarian zeuden. Rock, heavy, rap eta beste gustu musikal batzuen eraginpean, ideiak lantzeari eta Basauri, Sestao edota Burgosko taberna eta areto txiki batzuetan jotzeari ekin zioten.

Lehenengo maketak bost kanta zituen, aurkezpen egokia lehiaketetara aurkeztu ahal izateko. Grabatu bezain laster Gaztetoki III Maketa Lehiaketaren bigarren postua irabazi zuten. Kike Morarekin batera, hamar kantako disko bat prestatu dute.

Dagoeneko badute eurek editaturiko CD bat, Fragmentos, zortzi kanta dituena.
Gerora etorri ziren Unica Salida (2003) eta Colores de Guerra (2007) lanak.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Fer: ahotsa, gitarra, armonika
Alex: gitarra
Carlos: baxua
Pedro: gitarra
Chelu: bateria

HARREMANAK