Lukas Prest Eskoriatza

Eskoriatzan 2003. urtean sortu zen Lukas Prest! taldea. Gaztetxean, herriko jaietarako zegoen kontzertu batean talde batek huts egin zuen eta orduan kuadrilako batzuk elkartu ziren bertsio batzuk jotzeko. Kontzertu horren ostean euren abestiak asmatzen hasi ziren eta 4-5 inguru egin ostean hasi ziren berriz kontzertuak ematen.

2004ko azaroan Debagoieneko "DANBAKA" musika lehiaketara aurkeztu ziren, ez ziren sailkatuak suertatu baina helburua beteta zegoen; kontzertua eman eta musika ezagutzera eman. Elgetako Espaloia kafe antzokian eman zuten kontzertu hartatik etorri zen lehenengo maketa, zuzenekoa grabatu eta soinua ez zela hain txarra ikusterakoan kaleratzea erabaki zuten. Maketa kaleratu zutenean kontzerturik ez zuten eman taldeko abeslaria kanpoan baitzen ikasten, bera etorri bezain laster kontzertuetan sartu ziren buru belarri.

2005eko abenduan kaleratu dute maketa berria, MusikHerria herri diskoetxearekin. Lehenengo lana da eta soinua bestearekin konparatuz hobea da, Arrasateko Shot! estudioetan grabatua izan da eta.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Zeke: gitarra eta koroak
Lili: baxua eta koroak
Kako: bateria
Txefo: ahotsa

HARREMANAK