Nova Lezo

Taldea berria duzuen arren, kideak beste hainbat taldetan ibiliak dira urteetan zehar. Talde hauek desagertzerakoan, Nova osatu zuten 2003ko abenduan.

Lezon saioak egiten dituzte eta hasieratik jarraitu beharreko bidea argi zuten, Rocka izango zen taldearen muina, melodiek indarra behar zuten, baino soinu gogorrago batez ahotsetan eta gitarretan, eta sinteek ematen dioten atmosferaz baliaturik. Eraginak ugariak dira, Smashing Pumpkins-etik Pantera-raino, tartean Black Crowes, Front 242 daudelarik, baino beti berezko soinu bat bilatzen ari dira.

Maketa lokalean grabatu dute, protools-en bitartez eta zuzenekoak eurentzako lehentasuna dira. 2003Ko abenduan hasita sei abestiz osatutako CDa grabatu dute eta hainbat kontzertu eman dituzte.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Olmo: ahotsa eta 6 sokak
Unai: bateria
Beñat: sinteak
Katzo: baxua

HARREMANAK