Tiobibo Azpeitia

Tiobibo Azpeitian sortu zen (Urrestillako lokaletan) 2000. urtean. Taldea Zilbor Hesteak izeneko beste talde baten ondorio eta jarraipena da (bizitzaren gauzengatik, taldekide aldaketa batzuk zirela medio, taldean izena aldatu genuen). Horrelakorik berriz ez gertatzeko izen borobila behar genuela ohartu ginen. Beraz, Tiobibo aukeratu genuen (jendea aldatzen da baina denak berdin biraka jarrai dezake. Bestalde, izenak beste gauza asko ere adierazten dituelakoan gaude).

2002. urtean amaitu genuen gure lehenengo maketa, bertan 2001 eta 2002ko 11 abestiak daude. Orain, beste 11 abesti grabatzen gaude, udazken/negu aldean CD bat kaleratzeko asmotan.

Zer musika mota egiten dugun galdetzen digutenean, post silo popa egiten dugula esaten dugu, honen arrazoia delarik Zilbor Hesteak-en garaian silo popa egiten genuela.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Eusebio Beloki: ahotsa
Asier Atxuiya: baxua
Aitor Atxuiya: gitarra
Gorka Alberdi: gitarra
Roberto Letona: bateria

HARREMANAK