Nun Getxo

NUN proiektu serio bezala 2002ko udan trinkotu zen, Eneko eta Xabik (ordura arte Zast! taldean arituak), Bolos eta Aripuren lekua hartu zutenean gitarra eta baxu lanetan. Orduan jaio zen gaur egungo taldearen formazio definitiboa: Albaro eta Eneko gitarretan, Klaudio baterian, Xabi baxuan eta Aitziber ahotsetan.

Taldeak aurretik hainbat kantu prestatuta zeuzkan, eta hauek oinarritzat hartuta ildo horretan jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta kide berriek arintasun eta gogortasun gehiago eman musikari dagokionean.

Kantu berriak ateratzen joan dira, aurreko garaiko batzuk baztertuta utziz. Garai honetan kontzertu anitz eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, batez ere gaztetxeetan eta Uribe Kosta aldeko herrietan: Leioan (Fulla-ren laguntza estimagarriarekin baxuan), Sopelan, Arrasate, Gorliz, eta abar.

Gaur egun taldeak zuzenekoak emateaz gain, kantu berrien soinu partikularra bilatzen ari da.  2002an maketa bat grabatu zuten eta gero Collage izeneko lana 2006an etorri zen.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Aitziber: ahotsa
Eneko: gitarra
Alvaro: gitarra
Xabi: kitarra-apala
Claudio: bateria

HARREMANAK