Nuuk-at Zornotza

Nuuk-at 2003ko urtarrilean sortu zen Zornotzan. Usoa eta Iñaki Noizbait taldeko partaideak izan ziren, Inposatutako ereduak (1998an Discos Suicidas) eta Bost (2000.urtean Discos Suicidas) diskoak merkaturatu zituztelarik.

2003. urtean beraien gustu musikalak fusionatzeari ekin zioten. Beraien gustu musikalen artean; Turbonegro, Deftones, Guano Apes, Ojos de Brujo, Audioslave... bezalako taldeak daude, besteak beste. Taldea bere abestiei beraien nortasuna ematen saiatzen da, zuzenekoetan beraiek duten indarra jendeari transmitituz.

2003ko apirilean beraien lehengo zuzenekoa eman zuten eta 2003ko urrian demo bat grabatu zuten, Berrizko gaztetzeko Aldapa maketa lehiaketan bigarren postua lortu zutelarik.
Honek taldea helduarazi zuen eta disko bat grabatzeko ideia hasi zitzaien burutik pasatzen Nuuk-ateko taldekideei.

2003ko urtarrilean hasi eta 2004ko abuztu arte zuzenekoak ematen eta diskorako abesti berriak sortzen jarraitu eta 2004ko abuztuan diskoa grabatu zuten, Zuzen izenekoa.
Gaur egungo panorama musikala nola dagoen ikusita, Nuuk-atek sigilu propio sortzea erabaki zuen, Ideiak Bultzatuz izenekoa, beraien lanaren %100a autogestionatzeko.
Ideiak Bultzatuz sigilupean beraien lehengo lana Zuzen kaleratu zuten, 2004ko azarorako.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jaime: baxua
Marki: bateria jolea
Iñaki: gitarra eta koroak
Usoa: ahotsa

HARREMANAK