Ortzia Baiona

Ortziaren istorioa hasten da lehenik No Name taldearekin 2002ko agorrilean. Egun batez kide bat ez zen etortzen ahal musika saiorat, bainan hala ere Fabricek (gitarra apala joilea) eta Stephanek (bateria joilea) harrabots egin nahi zuten, bi lagun deitzen dituzte : Boukac (Nicolas) eta Thierry (lehengo bortitz taldearen kide bat) biak gitarra joileak.
Ondoren, kide berriak elgarrekin egoiten dira eta musika saiak segitzen. Dena adixkidetasunean pasatzen da, giro nahasi batetan.

Zonbait hilabeteren buruan, Piloy sartzen da taldean, Thierryrekin egin zuten agintza baten ondorioz, hori ere lehengo Bortitz taldearen kide bat izanez. Bere sartzeak eta bere agintzak itzul ukaezin bat sortarazten dituzte taldeari.

Hemendik goiti, denak lanean lotzen dira eta ez bakarrik besteen abestiak berriz hartuz, beren abestiak moldatuz ere bai. Taldea Metal Ortzia izendatzen da.
Bainan hastapeneko Heavy Metala, estilo indartsuago batetarat lekua utzi du eta kideek hortaz agertuz izenez aldatzea erabakitzen dute: Ortzia sortua da.

2004eko ekainaren 5ean, CAEM elkarteak antolatzen duen lehiaketa batetan parte hartzen du eta lehen ateratzen da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Stephane: bateria
Nico: gitarra
Fabrice: gitarra, apala eta koroak
Thierry: gitarra
Piloy: ahotsa, gitarra eta samplerak

HARREMANAK