Painful Urretxu/Zumarraga

Painful taldea Urretxu/Zumarragan (Gipuzkoa) sortu zen 2001. urtean.
Urte pare bat lehenago Radiogram izenarekin, eta Iñaki ahotsean, aritu ziren kontzertu gutxi batzuk emanez, eta Wave Factory maketa grabatu zuten.

Kanta guztiak eurek egin eta jo dituzte. Hura, Urretxuko Pagoeta Antzokian eta elCrack estudiotan grabatu zen. Grabaketak, nahasketak diseinua eta ekoizpena elCrack-ek egin zituen.

Kale Sound-en entzungai dagoen kanta maketaren lehena da, taldearen estilo orokorra islatzen duena. Pop-rockaren barruan dugu Painful, rockatik gertuago beti ere.

Gaur egun desagertutzat har dezakegu talde hau.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ion: gitarra
Xabi: bateria
Sonia: ahotsa
Tito: gitarra
Borja: baxua