Puto Amoak... Ermua

rock

Estherrek, Dantzut taldeko ahots nagusiak, taldea utzi eta ordura arteko manager eta zuzeneko teknikari Carlosek taldeari 2. gitarra gehitzean sortu zen PAM.

Aurretik, Julio Kageta izan ziren, baita Kubanakhan eta The Pepes, eta Saizulo... Puto Amoak Matematiketan (PAM) taldea eskarmentu handiko lau buruk eta zortzi eskuk osatzen dute.

Lehendabiziko lana 1999an atera zuten, bost abestiz osaturiko maketa. PAMek lehen lan luzea izango zena, berriz, 2001eko abuztuan grabatu zuen, berriro ere euren lokalean eta Carlos taldekidea teknikari lanetan zela. Ekoizpen horrek Bilbao Hiria Rock Lehiaketan sailkatzeko balio izan zien.
PAM zuzeneko taldea izan da betidanik eta laukotea eskenatoki gainean ikusi duenak ez du erraz ahaztuko.

The killin' washin' machine grabatu zuten 2003an, zortzi abesti, tartean Dantzuten bi bertsio eta Qotsaen go with the flow. Aurrekoen antzera, azken disko hau ere guztiz autoproduzitua da eta, Durangoko Azokara berandu heldu bazen ere, Gaztelupeko Hotsak-eko jendeak lagunduta banatu ahal izan zen Euskal Herri osoan.

Ixa urtarrilean hasi eta abenduan burututako lana izan da. Taldeak abuztuan hamar kantu grabatzeari ekin zion. Grabaketa, nola ez, euren lokalean egin zen, Karlos teknikari. Nahasketa iraila-urria bitartean egin zuten eta, diskoetxeekin fruiturik gabeko harremanak izan ondoren, abenduaren erdialdean argia ikusi zuen Ixa lanak, ohi bezala, Durangoko Azoka eta gero.

1985ean piztutakoari darraiotela diote. Julio Kagetak 1985. urtean eman zuen bere lehen kontzertua, teknika eza, punk-hard corea, jarrera eta abiadura. Hogei urte geroago, eboluzioa egon da, hor dago historia.
Honetan, bada rock gogorra, bada punka, bada hard-corea, bada funkya, nolabait ere: hogei urte hauen esperientzia metaketa.
Zuzenekoan du PAMek eskarmentu eta indar hori guztia adierazteko parada. Horregatik, diskoa aurkezteko irrikan daude Euskal Herriko bazterretan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iker Saenz de Zaitegi: ahotsa, gitarra
Markos Gimeno: baxua, ahotsa
Carlos Balseiro: gitarra, ahotsa
JuanMi Bravo: bateria, koroak