Pateando Porkeria Bilbo

Pateando Porkeria hamabost urteko ibilbidera hurbiltzen ari den taldea da. Bidean gauza asko iragan dira: musika estiloa (punk bizkor eta amorruz betetik, egungo hardcore zabalera, metal, post-HC, emo eta muturreko zenbait soinuren eraginekin), taldekideak, diskoak (Las dos caras... 1998an, Trozos de la nada 2001ean, eta Haize eza revisited kanta Hamaika urte ehundaka idei fumigatzen. DDT 1989-2002 bildumarako. Guztiak DDT Banaketaken laguntzaz), parte hartutako kolektibo politikoak, beste proiektuak (musika taldeak, idazkera saiakerak)...

2006an oraingoz azken lana den La revolución no tiene rostro kaleratu dute, disko zabala eta irekia (hizkuntzan adibidez gaztelania hutsetik euskararenganako geroz eta presentzia handiagoa ematen zaio).

Egungo taldea kontzertu andana eman edo ematear daude orain Euskal Herria, Espainiar estatuan nola atzerrian ere, beti ere guretzat garrantzitsuak diren bi gakoei atxikiz: kontzertuak gune edota kolektibo politiko antiautoritario eta autogestionatuentzat izatea lehenesten dute, euren aburuz biderik zilegizkoena delako erabat kritikatzen den sistema injustu eta lehiakor honen aurrean.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Alfonso
Gari
Raul

HARREMANAK