Pog Mo Thon Mungia

Póg mo thón-en ezaugarririk esanguratsuena bere etengabeko bilakaera da. Boskote Mungiarrak hastapenetan zenaren antz gutxi du egun.
Hasierako maketa bi albo utzita, Beñat gitarra-jolea (Moebius) sartzearekin batera ekin zioten euren lehen lan luzea grabatzeari (El otro lado, 2004). Lamiña producciones-en grabatu zuten, Natxo Liberty teknikari zela. Urte oparoa berau. Batetik, Euskadi Gazteko maketa lehiaketan entzulearen lehenengo saria irabazi zutelako lan honekin. Musikadero elkarteko maketa lehiaketarako izan ziren aukeratuak.Bestalde, Zero Records diskoetxeak, Metal alternativo vol. 2an jaso zuen taldearen lan hartako A game called life kanta.

Urte hartan Julen bateria-jolea (Trust, Desfassion) sartu zen taldean eta Skunk D.F. eta Kannon-en biratan aritu ziren. Kontzertu ugari eman ostean, hurrengo lana prestatzeari ekin zioten: Itzalitako argi bakoitzeko. Taldearen lehen disko ofizialtzat hartu zen berau: Batetik taldearen egitura eta estiloa finkatu zirelako, eta bestetik aurrerantzean euskara hutsez abestuko zutelako (ordurarte ingelesez eta gaztelaniaz ere egin zuten aproba). Gainera, diskoetxe batek atera zuen konpaktua lehenengo bider, Babelmusik -ek alegia.

Itzalitako argi bakoitzeko Haritz Harreguyrekin grabatu zuten Garate Studios-en. New Yorkera igorri zen lana, West West Side Music-era (Sepultura, Sick of it all, Mastodon, Snapcase, Atreyu, Thrice...), masterizazioa bertan egiteko, eta Alan Douches handiak hartu zuen horren ardura.

2007: Leioako Pop Rock lehiaketako irabazle. Berrehun taldetik gora aurkeztu, eta metal arloko finala maiatzean ospatu zen: Eko4(Doneztebe), Falso Dogma(Sevilla) eta Póg mo thón bera, azkenean garaile suertatuko zena.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Markel: ahotsa
Beñat: gitarra
Julen: bateria
Kaska: gitarra
Juanma: baxua

HARREMANAK