Punkamine Bilbo/Galdakao

Punk

Punkamine 2.003. urtean sortu zen. Garai hartan Santi, Gaizka, Jonu eta Asel elkartu ziren, punk egiteko gogoz.

Lehenengo kantak prestatzen hasi zirenerako, Santik taldea utzi behar izan zuen, eta hortik gutxira Jorge eta Maci elkartu ziren. Ia guztiek lehendik zituzten beste esperientziak eginda, oraindik taldekide batek baino gehiagok beste bide paralelo bati jarraitzen diola.

Musika tresnei dagokienez, hasieratik hona dantzak egon dira, eta urtebete joanda gauzak horrela daude: Macik bateria jotzen du, Jorgek gitarra nagusia, Jonuk baxua, abesteaz gain, Gaizkak bigarren gitarra eta Aselek ahotsa ipintzen du. Asmoa, hala ere, hasierako berbera: punk klasikotik edanez, umorea eta ostia txarra batera kaleratzea, ezinegona sortzen dioten guztiari abestuz. Eta ez dira, ez, gauza gutxi!

Hamabost bat kanta batu eta gero, lehen kontzertuak etorri ziren, 2.004ko ekainetik aurrera. Bertan, musikaz gain, ahal dela ezustetxoak gordetzea ere gustatzen zaie. Eta elkarrekin ondo pasatzen duten bitartean, honela jarraituko dute, berba eta musikaren bidez alde guztietara egur apurtxo bat banatzen. Ez dute modetan sinesten, ezta ideologia itxietan ere.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jorge: gitarra nagusia
Maci: bateria
Gaizka: bigarren gitarra
Jonu: baxua eta ahotsa
Asel: ahotsa

HARREMANAK