Segabathor Azpeitia

Taldea 1998ko urrian sortu zen Azpeitiko bost lagunen eskutik. Asier barik, Oxkar zegoen garai hartan.

Hasiera hasieratik Heavy Metal klasikoaren jarraitzaile nabarmentzen dira. 1999ko martxoan lehenengo kontzertua eman zuten Loiolan. Urte bereko abuztuan Andramaxek abestia grabatu zuten Hernialdeko Txepe estudioetan. 1999ko irailean beste bost abesti grabatzen zituzten estudio berean eta azaroan Gazte Lehio maketa lehiaketan 3. saria lortu zuten lehen grabazio honekin.

2000ko urtarrilean Bagoaz izenpean beren lehen maketa kaleratu zuten. Maketa sei abestik osatzen zuten.
2001ko irailean Txepe estudioetan hamar abesti grabatu zituzten, Fugitive diskoa ateratzeko helburuarekin. Bertan mota desberdineko eraginak nabarmentzen dira gaur egungo heavy gehienen betikotasunetik irtenez.

2002ko otsailean Ondarruko Talde berrien lehiaketa finalerako sailkatu ziren. 2003ko urtarrilean Gure Irratiak hirugarrenez antolatu du Gazte Leiho lehiaketan, heavy-rock atalean, lehen saria eskuratu du.
Denbora guzti honetan 40 bat kontzertu eman dituzte Gipuzkoan, Iparralde eta Bizkaian. Horien artean Su ta gar, Lin ton taun, Dut eta E.H. Sukarrarekin jotakoak aipagarrienak.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Joseba Izagirre: gitarra
Aritz Unanue: baxua
Asier Larrañaga: gitarra
Pello Arribas: ahotsa
Jon Zubizarreta: bateria

HARREMANAK