Zurt Erandio

2000ko urtarrilean Iñaki Susunagak erabakitzen du Zurt proiektu martxan jartzea (11 abesti zeuzkan osatuta). Horretarako, rock kontzertuetan eta estudio grabaketetan aritutako musikari esperientziadunei deitu zien.

Karlos Kreatoren Rock Studios-en grabatu zuten Itxaropena, ondoren diskoetxeetara bidali eta I. Z. Records-ek onartu zuen. 2001eko apirilean plazaratu zen.

Blues, heavy, trash, folk eta abarreko ñabardurak ekartzea da gure asmoa. Espainiako Heavy Rock aldizkarian, besteak beste, honako hau irakur daiteke taldeari buruz: “Iparraldeko taldea, euskara aukeratu duena letrei zentzua emateko. Kalitate handiko metala darabilte, power eta zelta ukituren batekin”.

Aurrera lan berrian, letrek alaitasun eta baikortasun ideiak isladatzen dituzte. Musika aldetik, rocken zehar mugitu garela esan dezakegu (blues, rock and roll, heavy, speed, power, balada, trash erritmoak).

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iñaki Susunaga: gitarra elektriko eta akustikoak, koruak
Jabi Arruabarrena: ahotsa
Jon Liebana: bateria
Iker Eskurza: gitarra elektriko eta akustikoak, koruak.
Edu Fernandez: baxua

HARREMANAK