Storbais Ermua

Storbais Ermuko bost "elementu" dira. Eurek hardkuelge bezala definitzen dute euren musika, kaña estilo guzti-guztiak gustatzen zaizkie eta, baina normalean trashcore egiten dutela esaten diete.

1989an hasi ziren zarata sortzen, baina Storbais taldea berez 92 urte madarikatuan sortu zen. Orain arte 150 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte (eta geratzen direnak!), toki askotan: Euskadin, Santanderren, Xixon, Galizia, Madrid, Benidorm, Gaztela, Leon... Jarraitu nahi dute jotzen, txapa izan barik, eta noiz edo noiz grabatu.

Letrek izorratzen dutenari buruz berba egiten dute, ikusten dutenari buruz, irakurtzen dutenari buruz, gertatzen denari buruz eta bakoitzaren paranoiei buruz.

Orain arte maketa 2, CD 2 eta bideo bat daukate. 1995ean Danzad malditos maketa kaleratu zuten. Urtebete geroago, beste maketa bat atera zuten DDTren eskutik: Toxiko se ingestao, gerora CD bilakatuko zena. 1999ko urtarrilean La unica ley CDa (Tipo) plazaratu zuten eta iaz Akellos maravillosos años. 1992-2000 bideoa.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Barrutia: gitarra eta koruak
Fory: bateria eta koruak
Javi: baxua
Txino: arrantzak
RoberXNI: gitarra

HARREMANAK