Sunae Dae Donostia

Sunae Dae taldea Telekomunikazio Ingeniaritza eta Enpresaritza ikasten duten 22 urteko 5 lagunek osatzen dute. Taldea Donostian sortu zen 2002an.
Estilo oso harrigarria dute, abeslaririk ez dutelako, kontzertuetan irudiak proiektatzen dituztelako. Inspiratzen dituen musika Radiohead moduko talde kontenporaneoetatik, Erik Satie bezalako konpositore klasikoetara doa (honi abesti baten bertsio bat egin diote).

Hasi zirenetik beraien abestiak eratu, Donostia inguruan hainbat kontzertu eman eta prentsarako zenbait entrebista egin dute. 2004. urtean lehen CD-a atera zuten eta udazkenean CD-a Gaztemaniak lehiaketaren irabazleetariko bat suertatu dira. Euren helburua bere musika jendeari ezagutaraztea da eta horretarako web orria jarri dute martxan.

Post-rock instrumentalaren inguruan dabiltza baina pop estilotik oso gertu.
Oraingoz taldea geldirik dago kideak ikasketak amaitzen ari baitira hainbat toki ezberdinetan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Isak Bello Iraola: gitarra
Jon Goya: gitarra
Iker Hernández: baxua
Mikel Barrado: bateria
Iñaki Esnaolak: teklatuak

HARREMANAK