Ufestuek Erratzu

Ufestuek ez da piztiak baretzeko. Inguru arrotz eta oldarkorrean orroka dabilen piztia da Ufestuek, pizti zauritua, lau akorde hatzaparrak bezalakoak, kate den ororen kolpatze eta xehatze eginahalean, anitzetan, bere buruen kontra etsipen nihilistak hartua... Kontradiktorioa? Bai, bizitza bezala; eta horregatik bitala, buruz buru egunerokoari, nahiz eta karta ttikiekin handirat hordagoka, erroitzaren bazterra zabuka.

2001. urtean elkartu ziren Nafarroako Baztan bailaran gustuko zuten Punk musika egiteko asmoz. Urte hauetan bi maketa kaleratu dituzte, 12 kantuz osaturikoa azkena Lanari Mus izenekoa. Azken lan honekin Ufestuek talde bezala sendotu eta heldutasunera iritsi da. Euskara hutsean abesten dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Joseba Etxandi: bateria
Xabi Ospital: gitarra eta ahotsa
Iban Iparragirre: baxu-jolea
Jose Inazio Etxamendi: gitarra

HARREMANAK