Susmo Usurbil

Usurbilgoa da Susmo taldea. Metal eta rock gogorraren artean mugitzen da. Orain arte maketa bat kaleratu du, Aurrera egin nahian izenburupean. Bertan taldearen lehen 6 abestiak agertzen dira eta guztiak estilo ezberdinetakoak direla esan daiteke.

Bost lagunek osatzen dute banda: Martin, Jaxi, Santxo, Lina eta Ander. Martin Larrañaga usurbildarratxiki txikitatik baterijolea dugu eta praktikan ederki erakusten digu hori. Axier Fernandez (Jaxi) usurbildarrak gitarra elektrikoa jotzen du. Aurretik beste bi usurbildarrekin batera talde bat osatua da. Ander Aizpurua ere bada Usurbilekoa. Gitarra elektrikoa jotzen du Jaxirekin batera. Danel Santxez (Santxo) zarauztarra da. Baxua jotzeaz gain gitarra jotzen ere badaki. Hainbat taldetan ibilia da. Azkenik, Xabier Linazasoro (Lina) taldeko ahotsez arduratzen da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Martin Larrañaga: bateria-jolea
Axier Fernandez: gitarra
Ander Aizpurua: gitarra
Danel Santxez: baxua
Xabier Linazasoro: ahotsa