Trapatoni Circus Band Durangaldea

Trapatoni Circus Band 2001. urtearen azken aldera sortu zen Durangaldeko (Bizkaia) lagun batzuk elkartu eta gero. Izena ondo gelditzen delako eta egiten duten musikarekin bat datorrelako aukeratu zuten.
Trapatoni CB osatzen duten zazpi taldekideen artean ez dute mugarik aurkitzen musika egiteko orduan.

Egiten duten musika-motan haize metalezko sekzioa, hau da, tronpetak eta saxofoia, ezinbestekoa dela kontuan hartuz, erritmoak rock, ska, reggae, saltsa, blues edo jazz musikan oinarritzen dituzte.

Euskal Herri mailan, trikitixa erabiltzen duten talde batzuk kenduta, dantza eginarazten duten taldeen beharra sentitzen dute, eta horregatik beren helburu nagusia dantza egiteko gogoa sortzea da.

2005. urtean zehar asko jo zuten eta lehenengo irteerak egin zituzten Zaragoza, Madril (Espainia) eta Sallentera (Catalunya).

Hurrengo urtean abestiak konposatu zituzten. Uda ostean disko berri bat grabatzeko aukera ikusizuten, eta 4 hilabetez lokalean lan egiten jardun ondoren, 2006ko abendua eta 2007ko urtarrila artean ( R )evolution grabatu zuten. Grabaketa Kike Moraren ardurapean egin zen berriz ere eta emaitzarekin oso pozik geratu ziren.

2007. urteko hasieran gure inguruko zenbait diskoetxerekin harremanak izan zituzten eta azkenean diskoa Babel Musikek kaleratu du.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ainhoa: ahotsa
Mikel: tronpeta
Jorge: tronpeta
Endika: saxoa
Liher: baxua
Aitor: gitarra
Makal: bateria

HARREMANAK