Vice Presidentes Gasteiz

Vice Presidentes taldea Gasteizen jaio zen 2005. urteko udaberriaren amaieran, Home (bateria), Dorbu (Baxua) eta Kanda (Gitarra/ahotsa) bildu zirenean betidanik eduki duten irrika bat asetzeko asmoz: grindcore tankerako talde bat osatzea. Hirurek badute esperientzia musikan aurretik, baina estilo zeharo ezberdinetan (Neubat, Herf, eta Sorkun bezalako taldeen kide dira).

Taldea osatu bezain laster, lanean jartzen dira eta 10 abesti konposatu eta grabatu egiten dituzte lokalean 2005. urteko udaren amaieran. Horrela sortzen da oraingoz beraien maketa bakarra dena, taldearen izenarekin bataiatua. Grindcore musikaren ikuspegi pertsonala erakusten du maketa horrek, bestelako joerekin nahasten baita (rock-a edo doom-a, esate baterako). Maketaren grabaketan, Tadeosek (Bad F-line eta Gose taldetakoa) ahotsak eta syntheak sartu zituen eta Iker Traumak egin zituen teknikari lanak.

Vice Presidentes taldeak Gasteizko Troner tabernan (2005. urteko abenduak 1) lehenengo kontzertua egin zuen emaitza eta harrera ezin hobearekin. Gaur egun, taldeak badu ordu bete inguruko errepertorioa eta dagoeneko eskaini ditu kontzertu batzuk (Beasain, Lekeitio edo Arrasate bezalako hirietan).

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Home: bateria
Dorbu: baxua
Kanda: gitarra eta ahotsa

HARREMANAK