Abra Kadaver Santurtzi

Punk

Abra Kadaver Santurtziko banda bat da, 2001ean sortu zena. Orainokoan, taldeak hiru lan atera ditu. Lehena 2002an atera zen, 12 kantuko CDa. Hiru edizio egin dira dagoeneko eta mila kopia baino gehiago zabaldu dira, eta gaur egun ere internetetik jaisten ari da. Lan honetan bandaren lehen urratsak ikusi ahal dira.

 

Baina euren benetako lehen CDa, 2004an atera zen, La Furia de los Desheredados izenarekin. 10 kantu arin, zuzen eta gogorrak izan ziren. Diskoak oso harrera ona izan zuen eta hau dela-eta eszenatoki askotan ibili ziren kontzertuak ematen. Lan honetatik azken kopiak gelditzen dira, baina jendeak deskargatzen jarraitzen du.

 

2005. urtearen amaieran, kanta berriak konposaturik zituen taldeak, eta 2006ko otsailera arte lokalean sartu ziren Tormenta de Odio izeneko lana sortu zen arte.

 Beste 10 kantu punk estilokoak, amorruz eta melodiaz josirik, ahots desberdinekin kantaturik.Aurreko lanetan bezala, Andoni Gonzalezen laguntzarekin, Belan Estudioetan grabaturik izan da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Andoni: bateria
Powell: baxua
Iker: gitarra
Ibai: gitarra eta ahotsa
Xabi eta Eneko: ahotsak

HARREMANAK