The Auamba´s Busturialdea

2006ko Udazkenean enpresa berberean lanean ziharduten lau lagunek rock bertsio batzuk jotzeko asmoz hasten dute "auamba buluba balambambu" proiektua.

Rock dantzagarria maite dute laurek eta horren aldeko apustua egiten dute. Hilabete gutxiren ostean 2007ko Martxoan euren lehen lana kaleratzen dute, taldearen izen bereko 5 kantuz osatutako demoa. Influentzi bezala Joy Division, The Strokes edota Franz Ferdinand bezalako taldeak dituztela esan genezake.

Orain beraien "Pink Rock"-a Euskal Herri osotik edatzeko irrikitan dira, gaztetxe, taberna, herriko jaialdi edota tuneletan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Alex Latxaga: abeslaria
Beñat Erezuma: bateria
Julen Lauzirika: kitarra
Unai Kareaga: baxua

HARREMANAK