Los Frenos Bermeo

2000. urtean elkartu ziren koadrilako hiru lagun, herriko beste zenbait taldetan aritu ondoren, Ramones-en bertsio batzuk egiteko asmoz. Gutxika abesti propioak egiten hasi ziren eta euren kontura maketa batzuk ere grabatu zituzten, beti lokalean, Do It Yourself (Zuk egin) delako filosofiarekin aurrera egin nahirik.

Kontzertuak ere irteten hasi ziren, eta urte hauetan guztietan hainbat eta hainbat talderekin jo dute, besteak beste, Lobo Electrico, Poison Idea, Tokyo Sex Destruction, Uzi Trio, Clorox Girls, Eureka Hot 3, The Killministers, Thee Qüibbles, Electric Dolls, Soul Gestapo, Basque Country Pharaohs.......

2007ko otsailean lehenengo aldiz sartu dira estudio serio batera, eta Carlos Creator-en estudioan zuzenean grabaturiko sei kantuko CD txiki bat kaleratuko dute euren kabuz. Kantu azkarrak (6 kantu 8 minutu), melodikoak baina hostia txar puntu batekin.

Orain arte hiru izan badira ere, laukote bihurtu dira, bateria-jolearen arazo batzuk direla-eta gitarra jotzera pasatu baita, eta beraz, bateria-jole berria dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Aritz Markaida: ahotsa eta baxua
Luis Portugal: gitarra eta ahotsa
Arkaitz Garay: gitarra
Diego Lobato: bateria

HARREMANAK