Nuke Azpeitia

NUKE 2003 inguruan sortu zen beste talde batzuetatik etorritako jende ezberdinarekin. Gipuzkoako puntu ezberdinetan jatorria duen boskote honen iarduera zein entsegu lokala (Oihan Zumaia, Xuban Azkoitia, Aratz Zestoa, Vierbu Legorreta eta Josh Ordizia) Azpeitiako Zubizar etxean kokatu izan da eta kokatzen da, herriko tren museoaren parean hain zuzen. Gaur egun, beraien lehen diska autoproduzitua taula gainetan aurkezten dabiltza, honek duen indarra taula gaitera eraman nahian. Diska azkenik 12 kantuz + grabaketaren “making off”-ari buruzko Video Track batez osatuta dago, eta kritika oso onak jaso ditu bai komunikabide espezializatuetatik, eta baita taldea zuzenekoetan ikusteko aukera izan dutenengatik.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Oihan Zumaia
Xuban Azkoitia
Aratz Zestoa
Vierbu Legorreta
Josh Ordizia

HARREMANAK