FastFatum Donostia

FasTFatum, Igor Calzada kantuegilearen bere lehenengo bakarkako proiektua da.

Igor Calzada (Donostia, 1975) iraganean murgilduta ibili izan den proiektu musikalek beti ere hibridotasun ukitu (edo gutxienez asmo) bera izan dute funtsean: musika (kantu bezala ulertua) eta literatura (istorio bezala erabilia) uztartzearena, alegia. Hortik abiatuta, bere ibilbide honela deskriba genezake mugarriz mugarri:

1990-1996: Euripean Sua talde rock/folk/pop-ean bere lehen urratsak eman zituen bateriajole, letraegile eta ahotsa izanik.

1995-1997: Bilboko unibertsitate garaian burututako 5 Artzai Band proiektuan kantuegilea izanik, oso modu esperimentalean izan bazen ere.

1997-gaurdaino: duda barik, mugarri garrantzitsuena, bere jarduera lerroa ulertzeko, Harkaitz Cano idazlearekin 1997. urtetik aurrera etenik gabe darabilen elkarlana da. Gaur, 10 urte.

FasTFatum, horren emaitza zuzena besterik ez da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Igor Calzada: ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, bajoa, bateria, perkusio, programaketak eta teklatuak, koroak.

Kolaboratzaileak:
Luis Fdez: Txeloa
Aitziber Viscarret: flauta eta saxoa
Fairlight Experience: elektronika

HARREMANAK