Itaka Zumaia

Itaka taldea 2002aren bukaera aldean sortu zen Zumaian, hasieran hirukote batek osatzen zuen taldea: Unai (gitarra eta ahotsa), Rubio (baxua) eta Bonbi (bateria).

Kantuak ateratzen zihoazen heinean Braka (gitarra) sartu zen taldean, entseguetan gero eta gogotsuago ari zirelarik hainbat kontzertu ematen hasi ziren: Orio, Elgoibar, Pagoa (Oiartzun), Zarautz, Bergarako gaztetxea, Etxebarri....eta beste hainbat lekuetan.

2004an aldaketa urtea izan zen taldearentzat, Aitor abeslari berria batu zen taldera. Sendotuz ari zirenean maketa bat kaleratzeko ordua zela pentsatu zuten, baina honekin batera bigarren aldaketa etorri zen, bateriak taldea uztea erabaki baitzuen eta lehen gitarra zen Unai hasi zen bateria jotzen.

Nola edo ahala aurrera egin eta asko entseatu ondoren, 7 kantuz osaturiko maketa kaleratu zuten 2004ko urtarrilaren bukaera aldean: Itaka. Grabaketa Fidelenea estudioan burutu zuten Mikel Kazalisen produkziopean.
2006. urtean jada kontzertu mordoa eman ondoren beste Nerabe diskoa grabatzera animatzen gara, oraingoan epe luzekoa.

Disko hau grabatzeko berriz ere Mikel Kazalizengana jotzen dugu eta uztailaren hasieran Fidelene Estudioan sartzen gara Zarautzen. Grabaketa hau haurrekoa baina motelagoa eta zailagoa izan da. Udako beroak ez du lagundu eta tartean oporretan ere egon gara, baina azkenean bukatu dugu.

Diskoetxe ezberdinekin kontaktuan ibili ondoren, Baga-Biga musika ideiak zigiluaren eskutik ateratzen dugu lan berri hau. Lan stoner, rockero eta gogorra da, tarte lasaiak eta bortitzak nahasten dituena.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Aitor: ahotsa
Rubio: baxua
Unai: bateria
Jon “Braka”: kitarra

HARREMANAK