Elbereth Legazpi

Elbereth taldea 2001ean sortu zen Legazpiko bost lagun elkartuta. Ordutik hona aldaketa pare bat izan dira eta taldekide batzuk joan eta beste batzuk etorri dira.

Gaur egungo (2007) boskotea orain dela hiru bat urte elkartu ginen. Harrezkero abestiak atera eta ahalik eta gehienetan kontzertuak jotzen gabiltza. 2006ko urrian Irurtzungo Pikurock jaialdiko maketa lehiaketaren irabazle suertatu ginen. Sari moduan Pikurock jaialdian jo genuen, Kerobia, Etsaiak, Su Ta Gar eta Banda Bassotti taldeekin batera.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iker Manso: ahotsak, gitarra
Xavier Urkia: gitarra
Ruben Sanchez: gitarra
Aritz Legorburu: baxua
Eneko Maiz: bateria