On Benito Bera

Benita ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei, Benita izena jarri zien.

Benitak musika aunitz maite zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako bluesmen zaharren istorioak kontatzen zizkien semeei, musikaren hazia ereinez.

Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50. hamarkadako rock´n rolla maite zuten batez ere. Amaren irakaspenei esker, han-hemenka dabiltza musika jo eta joz gaur egun. Hona hemen On Benito beraien lehenengo lan gozagarria.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Benito Irazoki: guitarra eta ahotsa
Benito Lertxundi: bateria
Benito Garzia: armonika

HARREMANAK