Toil Orereta

Gure bizitza 2001. urtean hasten da udara aldera. Hasiera batean abeslari bat hasi zen gurekin, Ibon. Lauron artean Toileko lehen kontzertuak eman genituen. Ondoren beste abeslari bat hartu genuen, Jon. Denboraz abeslari gabe geratu ginen eta guk hartu genuen ahotsa. 2002ko abenduan lehen maketa grabatu genuen hiruron artean. Maketaren izena Izua zen, Maikelek grabatuta Beran. 2004an estiloa pixka bat aldatu eta biolinista bat hartzea erabaki genuen, Ekain. 8 abesti berri egin eta estudiora sartu ginen berriro Iruñean Iker Piedrafitarekin. Maketa honekin kontzertu asko eman genituen. 2005ean nahiko liatuak ibili ginen Fiebre de vivirekin, Morisen bertsioak egiten. 2006an Toili berriro egurra ematea erabaki genuen eta lan eta lan jarri ginen abesti berriak egiten. Bost abesti berri egin eta Josemarekin grabatu genuen gure azken lana. Fragment Music-ek laguntzen digu banatzen. Nahiko esperientzia asko eduki ditugu zuzenekoetan, batez ere Euskal Herritik eta gutxi batzuk kanpotik (Lleida, Bartzelona, A coruña, Ferrol). Momentu honetan gure disko berria aurkezten ari gara ahal dugun leku guztietan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Asier: bateria
Iñaki: baxua
Unai: Gitarra

HARREMANAK