Hits Gernika

HITS taldea 2001ean, Gernika inguruan, jaiotako proiektu baten ondorioa dugu. Asier (bateria), Ioritz (baxua), Oji (ahotsa) eta Gorkak (gitarra) osatzen dute egun (2007) taldea. Orain lau urte osatu zuten lehen lana Ezer ez da Ezer. Taldearen lanetan ezagunak diren gai ilun eta etsietan erroturiko lana dugu hau. Dena den, garai haietan nu-metala jorratu edo erabiltzen zuten beraien esanen eroale bezala. Gauzak horrela beraz, oraintsu, azaroa eta abendu bitartean, Berrizko Lorentzo Recordsen grabatu dute hain neketsua gertatu den bigarren lana Argi malkoak/ Ilargi itzaletan, Aitor Ariñoren aholkupean. CD honetan musika anbientalago dute, zentzu batean gozatsuagoa.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Asier: bateria
Ioritz: baxua
Oji: ahotsa
Gorka: gitarra